Lista de
Patrimonio Europeo

Yusteko San Jeronimo Errege Monasterioa

Yusteko San Jeronimo Errege Monasterioa

 

Ehunka urte dituen monasterioa da, eta sortu zutenetik gertaera historiko asko jaso ditu, esaterako, Karlos V.aren egonaldia edota bertara jeronimotarren ordena eramatea.

Yusteko monasterioa, Guadalupen Errege Katolikoen jauregia desagertzearen ondorioz, Espainiako «eraikin berezi»bakarra da. Lehen mailako ondare kultural aberatsa du, eta Espainiako zein Europako historiaren gora-beheren lekuko izan da.

Monasterioak duen europar bokazioarekin lotutako zenbait gertakari izan dira bertan. Lehenik, Karlos V.enaren figurak gure historia komunaren zati bat eta mundua ikusteko modu bati lotutako espiritualtasun-sentimendua ulertzeko erreferentzia da. Laurehun urte ondoren, esentzia horrek Yusten darrai, eta zenbait aurrerapenei esker, esaterako, IAEE, Erromako Ituna, Europako Ekonomia Erkidegoa eta Europar Batasuna, abdikatzean Karlos V.ak izan zuen Europari buruzko ametsari erantzun du.

Bigarrenik, Yusteko San Jeronimoren Monasterioa jeronimotarren ordenare kuria nagusiaren egoitza izan zen. Fraide jeronimotar baten bizitza otoitzean, isiltasunean eta lanean oinarritzen da. Labur esanda, bizitza kartusiarraren, trapatarraren eta beneditarraren sintesia da, Erdi Arotik Europako kulturan errotutako kontzeptuena. Hori guztia ideia agustindarrarekin zein Jerusalenetik eta Konstantinoplatik Iberiar Penintsula arte kontinentea zeharkatu zuen jakintzarekin batzen da.

Hirugarrenik, Yusteko Akademia Europearraren kokaleku da. Horrek kulturaren, gizartearen, nortasunaren, aniztasunaren eta herritarren Europa garaikidea berriz bultzatzea ekarri du, batez ere, jardueren eta Karlos V.a Europako Sariaren bitartez.

Laburpen gisa, Yustek, Karlos V.a enperadoreak eta Europak kontinenteko historiaren gora-beherak bikain biltzen dituen elementua osatzen dute.



Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI. Este enlace abre una ventana nueva

© Ministerio de Cultura