Lista de
Patrimonio Europeo

Finisterre lurmuturra

Finisterre lurmuturra

 

Fisterra udala Iberiar penintsulako ipar-ekialdeko muturrean dago. Itsasoan sartzen den lur zatia da, istmo hareatsu baten bidez dago lotuta Finisterre lurmuturreko muino arrokatsuari, beraz, penintsula txikia osatzen du. Lurmuturraren puntak bi kostaldeak eta udalerria bereizten ditu: mendebaldekoa zakarragoa eta babesik gabea, Heriotzaren kostaldeko amaieran dago; ekialdean, ordea, Corcubion itsasadarrari begira, Sardiñeiro badia dago, inguruko kostalde babestuenean.

Lurmuturretik ikus daitekeen guztia itsasoa delako da hain berezia toki hau. Antzina, finis terrae izenez ezagutzen zuten, deskubritutako munduaren amaiera, Erromatar Inperioaren mendebaldeko muturra, Europa zaharreko mendebaldeko muturra. Mende askotan, nautikan erreferentzia eta derrigorrezko pasatzeko lekua izan zen, lehen facho zaharrek eta orain itsasargi konplexuak seinaleztatzen dutena.

Santiagorenganako gurtzaren eklosioagatik eta Konpostelarako erromesaldiengatik Europa osotik Santiagora eramaten zuten bideen azken etapa bilakatu zen, eta horrek munduaren amaieraren eta haraindiaren hasieraren sinbolismo primitiboarekin lotu zuen. Paganismoa erauzi nahi zuen elizak bultzatutako ohitura kristauek Fisterrako Kristoaren gurtza eragin eta Berpizkundeko Pazkoko jaia sortu zituzten. Dena den, horien azpian kristautasunaren aurreko sinesmen zaharrak daude oraindik.

Galiziako Turismo Kontseilaritzak utzitako irudiak



Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI. Este enlace abre una ventana nueva

© Ministerio de Cultura