Lista de
Patrimonio Europeo

Ikasleen Egoitza

Ikasleen Egoitza

 

Ikasleen Egoitza 1910ean sortu zenetik 1936ra, gerra zibila hastean jarduera eten zuen urtea arte, Espainiako lehen kultura zentroa eta gerra arteko Europan sormeneko, trukaketa zientifikoko eta artistikoko esperientzia bizienetako eta emankorretako bat izan zen. Juan Ramón Jiménez, Miguel de Unamuno, José Ortega y Gasset, José Moreno Villa, Eugenio d’Ors espainiar unibertsalak edota Federico García Lorca, Luis Buñuel, Severo Ochoa, Salvador Dalí, Rafael Alberti zein Pedro Salinas gazteak bertan bizi izan ziren edo ohiko bisitari izan ziren. Munduko hainbat tokitan aldi berean agertu ziren abangoardiako joerak ere jaso zituen. Hala, Einsteinek, Keynesek, Gropiusek, Marie Curiek, Stravinskyk, Bergsonek, Calderrek, Valéryk edota Max Jacobek, Madrilera egindako bisitaldietan, ideia berriak eta hausnarketa zientifikoak, filosofikoak eta estetikoak eraman zituzten Egoitzara.

Ikasleen Egoitzak egindako jarduera kulturalak eragindako berriztapen intelektuala elementu oso garrantzitsua da. Eta, elkarren arteko trukaketan, atzerriko hizlari eta gonbidatu askok itxaropen berriak piztu zizkieten gure sortzaile gazteei. Giro kultural horri esker, Espainiako hiri batzuetan -Bartzelona, Murtzia, Santa Cruz Tenerifekoa, Málaga- sentsibilitte eta joera estetiko zein sozial berriak zabaldu ziren, gobernu liberalen egoera politikoek eta Europan nazionalismoen sorrerak lagunduta. Horrek jakintzaren alor guztien inguruko birsorketa kontzientzia eta erreforma beharrak eragin zuen. Egoitza Europatik etorritako abangoardiako joerak eztabaitzeko eta zabaltzeko topagune izan zen.

Jatorrizko interesak izandakoei jarraiki, 1986an hasitako Egoitzaren jardueraren bigarren etapa bi ildotan zuzendu zen: alde batetik, legatu historikoa aztertzeko eta berreskuratzeko oroipen-tokia izatea, Zilarrezko Garaia izenez ezagututako Espainiako kulturaren aldian oinarrituta (1868-1936); bestetik, manifestazio intelektual eta artistiko berriak sortzea eta zientziaren eta pentsamenduaren egungo joera nazionalak eta internazionalak aztertzea eta zabaltzea du helburu.

Ikasleen Egoitza Espainiako gainerako erakunde kulturaletatik desberdintzen duen ezaugarrietako bat mundu osoko tokietako adituen topaleku dela da. Egoitzan alor anitzeko ikertzaileak, adituak, artistak eta bestelako profesionalak biltzen dira. Hortaz, Ikasleen Egoitza ikertzeko eta hausnartzeko toki paregabea da, beti sorkuntzako jardueretarako giro egokia ematea xede baitu.



Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI. Este enlace abre una ventana nueva

© Ministerio de Cultura