Lista de
Patrimonio Europeo

Aurkezpena

Aurkezpena


Ikasleen Egoitza

Europako Ondarearen Zerrenda sortzea ondasun kulturalen, monumentuen, naturako zein hirietako tokien eta historia komunean ezinbesteko papera izan duten lekuen dimentsio europarra bultzatzeko ekimena da.

Horren bidez, Europako ondare aberatsa zabaldu, babestu eta kontserbatu nahi da, kontinenteko historia hobe ezagutzeko duen garrantzia nabarmentzen den aldi berean.

Ondare kulturala gure izaeraren oinarrizko elementuetako bat da, eta gaurko Europa mendeetan zenbait lurralderen arteko etengabeko trukearen eta dialogoaren fruitua da.

2006ko apirilean, Granadako «Europa kulturen arteko dialogoaren alde» topaketan, Frantziako, Hungariako eta Espainiako Kultura ministroek Europako Ondarearen Zerrenda sortzearen ekimena bota zuten. Egun gutxira, Europar Batasuneko Kultura ministroen Kontseiluan aurkeztu zuten, baita Europako agendan sartu ere.

Programa 2007ko martxoan jarriko dute abian, Erromako Itunaren 50. urteurrenarekin bat etorriz, hilaren 25ean beteko den efemeridea.

Etorkizunean zerrenda luzatzea eta batera kultura jarduerak egiteko, Europako Ondare deitutako tokiak biltzen dituen sarea sortzea espero dute.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI. Este enlace abre una ventana nueva

© Ministerio de Cultura