Europako Ondarea

Sitios de la categoría Intergubernamental. Sello de Patrimonio Europeo

Heriotza zigorraren abolizioa



Portugal izan zen heriotza zigorra indargabetu zuen Europako lehenengo herrialdea, eta abolizioaren legea egin baino askoz lehenago egin zion uko aplikatzeari. 1852an "delitu politiko"-engatik indargabetu zen heriotza zigorra, Maria II.aren agintaldian, Konstituzioa aldatuta, eta 1867an "delitu zibil"-engatik, Luis erregearen agintaldian. 1911ra arte heriotza zigorra mantendu zen armadaren barruan, Justizia Militarraren Kodearen pean. Erabateko abolizioa Portugalgo Lehenengo Errepublikaren Konstituzio berrian jaso zen. Lehenengo Mundu Gerran, 1916an, berriz ezarri zen "traizio delitu"-etarako, gerra garaian, eta soilik gerrako testuinguruetan aplika zitekeen. Gatazka amaitutakoan, erabat indargabetuta geratu zen 1976an, erregimen demokratiko berriaren pean, eta horren Konstituzioak ezarritakoaren arabera, "heriotza zigorra ez da aplikatuko inolako inguruabarretan".

1834az geroztik ez dago Portugalen "delitu politiko"-engatik heriotza zigorra aplikatu izanaren berririk. Portugalen "delitu zibila"-rengatik dokumentatutako azken heriotza zigorra 1846koa da, hegoaldeko Lagos hirikoa. Portugalen emakume bati heriotza zigorra aplikatu zitzaion azkeneko aldia, erregistroen arabera, 1772ko uztailaren 1ean izan zen.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa