Europako Ondarea

Sitios de la categoría Intergubernamental. Sello de Patrimonio Europeo

Aragoiko Koroaren artxibategia

Jaime II.-ren pergaminoa

Vista Fachada Archivo de la Corona de Aragón

Aragoiko Koroaren (Aragoiko, Kataluniako, Valentziako, Mallorcako, Rosselloko, Cerdanyako, Sardiniako, Siziliako, zein Napoliko erresumak, printzerriak eta dukerriak, Mediterraneoko erriberako jaurerrien zerrenda luzeaz gain), Espainiako eta Mediterraneoko antzinako historiaren inguruko artxibategi historiko garrantzitsuenetako bat da, baita Europako artxibategi aktibo zaharrena ere.

Gainera, artxibategian gordetako funtsek Aragoiko erregeek Erdi Aroan Europan ezagutzen zen munduko estatu eta herrialde ia guztiekin zituzten harremanak dokumentatzen dituzte, batez ere, XIII. eta XVI. mendeen artekoak.

Laburbilduz, antzinako Aragoiko Koroa osatzen zuten lurraldeez gain, hurrengo lurraldeen inguruko dokumentazioa aurki daiteke (osatzen duten estatuaren egungo deiturarekin):

  • Espainia: Gaztelako, Nafarroako eta Granadako erreinuak.
  • Italia: Aragoiko Koroa osatzen zuten erresumak (Sardinia, Sizilia eta Napoli) zein Aragoiko erregeekin harreman estua zuten antzinako komunak (Genoa, Pisa, Siena, Florentzia, Milan, Venezia,...)
  • Europako monarkiak, printzerriak eta lurraldeak: Portugal, Frantzia, Ingalaterra, Alemania, Europako erdialdeko (Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria) eta Balkanetako herrialdeak (Kroazia, Serbia, Albania), Grezia (Atenaseko eta Neopatriako antzinako dukerriak) eta Turkia.
  • Afrika iparraldeko eta Ekialde Hurbileko erresuma eta emirerri musulmanak: Maroko, Aljeria, Tunisia, Libia, Egipto, Siria.

 

Finean, ondare dokumentala kontserbatzeko eta zabaltzeko zentroa da. Estatuaz gaindiko izaera eta Europako eduki ugari ditu.



Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa