
1965eko otsailean, Fernando Higueras eta Antonio Miró arkitektoei zaharberritzeko zentro bat egiteko proiektu bat enkargatu zien Hezkuntza Sailaren mendeko Arte Ederretako Zuzendaritza Nagusiak.
1966an hasi ziren eraikitzen, baina lau urteren buruan obrak gelditu zituzten, eta, geroztik aurrera eta ondoz ondoko aldietan zehar, eraikinak izango zuen erabilera berriz planteatu zuten:
Azkenean, 1985. urtean, ICRBC izatera pasa zen.
1985. urtean zehar egin ziren obretan, lorategiz hornitutako erdiko patioa aldatu zuten: kristalezko kupula batez estali zuten eta, hala, sotoko solairuko liburutegi eta atari nagusi bilakatu zen.
Erakikina ageriko hormigoi armatuzkoa da eta 30 atal nagusitan banatua dagoen 40 metroko erradioa duen zirkulu batean inskribatua dago; atal horien kanpo hormartea bitan banatua dago.
Lau solairu zirkularretan banatua dago, horiek guztiak eskailera eta igogailuen bidez elkarren artean bertikalki konektatuta daude.
Oinez ibiltzeko zirkulazio horizontala bi barne eraztun zentrokideetan zehar egiten da.
Eraikinaren kanpoaldean hirugarren eraztun bat dago; horretan barna kamioien gurpil-zirkulazioa baimenduta dago, tamaina handiko obrak altuera bikoitzeko tailerretara zuzenean sar daitezen.
Higuerasen lan guztiak bezala, organizismo berantiar eta espresionistari dagokiola esan daiteke, eta postmodernismoari aurre hartzen diola kontsideratzen da. Espainiako arkitektura garaikideko obrarik adierazgarrienetako bat da.
Azaroaren 16ko 1261/2001 Errege Dekretuaren bidez (2001eko azaroaren 30eko BOE, 287 zk.), eraikina interes kulturaleko ondasun izendatu zen, eta, orain arte, egileak bizirik daudela izendatzen den eraikin bakarra da.
© Ministerio de Cultura
