Jatorrizkoak eta gehitutakoak desberdintzeko teknologiak.
Ondare historiko eta artistikoa hobe ezagutzeko bide ematen duten datu guztiak.
Kontserbazio-egoeraren eta aldaketen gaineko diagnosia ezartzea, baita esku hartzeko metodoen eta hartu beharreko konponbideen gainekoa ere.
Metodoak eztabaidatu eta prebentziozko kontserbaziorako prozedurak planifikatzea.
Metodo edo material kaltegarriak baztertu eta ikerlanetako produktu berriak iradoki.
Kontserbaziorako jarduera-jarraibide orokorrak eta irizpideak ezartzea.
Funtzioak
Kultura ondasunei dagozkien materialak aztertzea, jatorrizkoak nahiz gehitutakoak, adibidez, zeramika, harria, beira, polikromia, pintura, etab. eta, kasuak kasu, exekuzio teknikak.
Mikroorganismo, aurkako ingurumen-baldintza, kutsadura edo zahartzearen eraginez materialen horiek izandako aldaketa prozesuak aztertzea. Horiek guztiek obren iraunarazpena estutasunean jartzen dute eta, hortaz, azterketaren ondoren prozesu horiek geldiarazi eta aurreikusteko tratamenduak proposatzen dira.
Egoera bakoitzerako egokiak diren prebentziozko kontserbazio baldintzak aztertzea.
Irizpide eta metodologiak trukatzeko aukera ematen duten ikastaroak, argitalpenak, hitzaldiak eta lan-jardunaldiak egitea.
Egunerapen eta berritzapenerako nazio eta nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartzea.