Formulario para BUSCAR dentro del Ministerio de Educacion,Cultura y Deporte

Ondare Kulturalari

Gizateriaren Ondare diren Hiriak saria

Gizateriaren Ondare diren Hiriak sariaren helburua pertsona fisiko eta juridikoek UNESCOren arabera Gizateriaren Ondare diren multzo historikoak dituzten Espainiako hirietan ondare historiko eta kulturala kontserbatzen, berritzen, sustatzen eta zabaltzen egin duten lana publikoki aintzatestea da.

Sari hau, 2000ko martxoaren 23ko Aginduaren bidez arautua eta lehenengo aldiz 2002an antolatua, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak eta Gizateriaren Ondare diren Espainiako Hirien Elkarteko udalek 1998ko uztailaren 8an sinatu zuten protokoloan oinarrituta sortu zen. Protokoloan "Gizateriaren Ondare diren Hiriak" sariaren sorrera eta garapena jasotzen da.

Sariak bi kategoria ditu. Urtero emango zaizkie Gizateriaren Ondare diren multzo historikoen kontserbazioarekin zerikusia duten Espainiako ondare historikoa kontserbatzeko edo berritzeko burututako bi proiekturik onenei. Proiektuen kalitatea eta horien burutzapen materiala baloratzen da, baita espazialki ingurunera edo hiriaren egiturara nola egokitzen den, multzo historikoa sozialki biziberritzen zer eginkizun duen eta eredu gisa beste multzo batzuei nola aplikatzen zaizkien ere (azken hori ondare diren hirietako bizimoduari dakarkion berritasunari begira).

Epaimahaia Arte Ederren eta Ondasun Kulturalen zuzendari nagusiak eta berriztapen arkitektonikoaren, hirigintzaren, Artearen Historiaren eta Ondare Historikoaren esparruan ospe handia duten sei pertsona edo profesionalek osatuta egongo da. Horietako bat Gizateriaren Ondare diren Hirien Elkarteak proposatuko du.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa