Formulario para BUSCAR dentro del Ministerio de Cultura

Museoak

Jarduera-ildoak. Museoak

Estatuko Museoen Zuzendariordetza Nagusiak jarduera-ildo batzuei jarraiki egiten du lan:

  • Estatuko museoen sarea bultzatzea eta finkatzea:
    Estatuko museoen sarea indartzeko egiten diren jarduerak. Helburu nagusia Estatuaren titulartasuna duten museoen araudi berria indarrean jartzea da, eta administrazio-berregituraketa eta berregituraketa organikoa egitea, museoek beharrezko giza baliabideak izan ditzaten, ondo funtzionatzeko eta araudira egokitzeko.
  • Museoetako bildumak erostea, kontserbatzea, erakustea, ikertzea eta komunikatzea:
    Estatuko Museoen Zuzendariordetza Nagusiak beharrezko diren baliabide teknikoak, giza-baliabideak eta ekonomikoak eskaintzen ditu, museoek, publikoari irekitako instituzio diren aldetik, dituzten bost funtzio horiek behar bezala bete ditzaten.
  • Museoen sustapena:
    Metodo didaktikoak eta kalitatezkoak erabilita museoak gizartera inguratzeko helburua duten jarduerak egiten dira. Kultura- eta aisialdi-jarduera eskaintza zabala dute, komunikazio kanal arinagoak sortzea ahalbidetzeko.
  • Azpiegiturak:
    Museo-eraikin guztiei eragiten dien jarduerak egiten dira, instalazioen eta ekipamenduen arloan. Museo-erabileretako moldaketak eta espazio eta funtzio hobetzeak egiten dira.
  • Lankidetza:
    Museoen arloko eskumenak dituzten administrazioen eta erakundeen arteko lankidetza eta koordinazio jarduerak egiten dira; bai Espainia mailan, bai nazioartean.
     

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI. Este enlace abre una ventana nueva Titulares RSS disponibles