Formulario para BUSCAR dentro del Ministerio de Cultura

Museoak

Museoen kudeaketa Kultura Ministerioan

Orri hauetan, Kultura Ministerioak hurrengoen bidez garatzen dituen eskumenak azaltzen dira:

Estatuko Museoen Zuzendariordetza Nagusia. Administrazioko unitatea da, Arte Ederren eta Ondare Kulturalen Zuzendaritza Nagusiaren menpe dago eta estatu mailan, museo gaietako jarduerak bultzatzen eta koordinatzen ditu.

Museoen Batzorde Gorena Estatuko Administrazio Nagusiaren kontsultako organo nagusia da museoei lotutako gaiei dagokienez.

Museoen Espainiako Sistema Kultura Ministerioaren eta beste ministerio batzuen menpe dauden museoek, hitzarmenen bidez elkartzen diren museoek, Espainiako Ondare Historikoaren Institutuak eta Estatuko Museoen Zuzendariordetza Nagusiak osatutako lankidetza eta koordinazio tresna da.

Espainiako museoak bi talde nagusitan sailkatzen dira:

  • Titulartasun publikoa, Estatuko Administrazio Nagusiak kudeatutakoak autonomietako edota udalerrietako administrazioek kudeatutakoak.
  • Titulartasun pribatua, Elizako titulartasunean biltzen direnen artean.

Espainiako museoen bilatzailean erregistratuta dauden mila museo baino gehiagotatik 139 Estatuko Administrazio Nagusiarenak dira.
83 museo Kultura Ministerioari atxikirik daude:

  • 17 Arte Ederren eta Ondare Kulturalen Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen ditu, esklusiboki.
  • 64ren kudeaketa autonomia erkidegoei eskuordetuta dago (hitzarmenen bidez).
  • Prado Museo Nazionala erakunde publiko berezia da.
  • Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionala organismo autonomoa da.
  • Antzerkiko Museo Nazionala Arte Eszenikoko eta Musikako Institutu Nazionalak kudeatzen du esklusiboki.

56 museo beste ministerio batzuetako sailei, beste erakunde autonomo batzuei, beste errege akademia batzuei eta abar atxikirik daude.

Gainerako museoak beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek kudeatzen dituzte.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI. Este enlace abre una ventana nueva Titulares RSS disponibles