Herritarrentzako Zerbitzuak Museoak
Estatuko Museoen Zuzendariordetza Nagusiak, nazioarteko lankidetzarako duen programaren esparruan, beste herrialde batzuetako museo-erakundeekin eta erakunde profesionalekin komunikazio- eta elkartruke-kanalak ezar daitezen sustatzen du.
Lankidetza hori Iberoamerikarekin gauzatzen da batez ere, baina badira beste ildo batzuk ere Europako eta Afrikako hainbat herrialderekin. Museo-topaketa profesionalak, Mexiko, Txile, Brasil edo Maroko bezalako herrialdeetan eginak, kasuan kasuko herrialdeetako sektore museologikoen berri elkarri emateko eta proiektu komunak abian jartzeko funtsezko tresna bihurtu dira.
2008an Museoen Iberoamerikako Urtea eta Kulturen arteko Elkarrizketaren Europako Urtea izateak eta Ibermuseos programa abian jartzeak aldebiko lankidetzarako zein lankidetza multilateralerako aukera berriak zabaltzen ditu museoen esparruan.
© Ministerio de Cultura



