Formulario para BUSCAR dentro del Ministerio de Educacion,Cultura y Deporte

Ministerioaren organigrama

Kultura Ministerioko jarduera ildoak

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren jarduera hiru oinarrizko ardatzen inguruan mugitzen da: aniztasun kulturala aitortzea, lankidetza sustatzea eta kultura garapen ekonomikorako zein gizarte-kohesiorako instrumentu gisa kontsideratzea.

Hauek dira ondorengo jarduera ildoetan arreta jartzen duten helburuak, saileko lana inspiratzenak.

Administrazio Elektronikoa eta Informazioaren Gizartea

  • Administrazio Elektronikorako Tresnak:
    Administrazio Elektronikoaren euskarrirako tresnak ezartzea: Sinadura elektronikoaren plataforma, Erregistro Telematikoa, Ordainketa bide telematikoa, Ministerioko funtzionarioentzako Jakinarazpen Telematikoak eta Nortasun digitala.
  • Prozedura Administratiboetarako sarbidea sarean:
    Prozedura administratiboen Internet bidezko publikazioa, herritarra Administrazioan legezko berme guztiekin sar dadin.
  • Sistema informatikoak:
    Ministerioaren kudeaketa informatikoko sistemen hobekuntza; hori da Informazioaren Gizartea sustatzeko erabiltzen diren jardueren euskarria.

Artxiboak

  • Espainiako ondare dokumentala kontserbatzea eta sustatzea:
    eraikinetan, segurtasunean, instalazioetan eta berriztapenean inbertsioak egitea, eta irabazi asmorik ez duten instituzio publikoei zein pribatuei diru-laguntzak ematea.
  • Ondare dokumentala eta artxiboak hedatzea nazio mailan eta nazioarte mailan:
    hainbat proiektu egitea; hala nola, PARES (Espainiako artxiboen ataria), Espainiako eta Iberoamerikako artxiboen errolda-gida edota iturrien gida. Halakoei esker, artxiboetan gordetako informazioa edonork eta edonon eskuratzeko modua du.
  • Prestakuntza eta laguntza teknikoa:
    Gertaera profesionalak antolatzea eta artxibo-teknologia berriak ezar daitezen prestakuntza eta birziklatze planak egitea, eskainitako zerbitzuak hobetzeko eta artxiboetara sartzeko ohiko trabak gainditzeko.
  • Artxibo-lankidetza nazionala eta internazionala:
    foro profesionalak koordinatzea eta horietan parte hartzea.

Arte Eszenikoak eta Musika

  • Proiektuen zuzeneko kudeaketa egiten du:
    musika, dantza, antzerkia eta zirkua sustatzeko, babesteko eta hedatzeko programak zuzenean sortzen eta sustatzen ditu, bere zerbitzu zentralen bidez edo bere produkzio, erakusketa, dokumentazio eta prestakuntza zentroen bidez.
  • Beste instituzio publiko eta pribatu batzuekin elkarlanean aritzen da:
    erakunde publikoekin eta pribatuekin proiektu zehatzetan zein ohiko jardueretan lankidetzan aritzen da.
  • Diru-laguntza deialdiak egiten ditu:
    sektore publikoari eta pribatuari diru-laguntzak ematen dizkio produkzio eta erakusketa proiektuetarako, bai eta birak egiteko ere.

Liburutegiak

  • Liburutegien arteko lankidetza eta koordinazioa:
    Egiturak sortu, eta liburutegientzat interesa izan dezaketen lankidetza- eta koordinazio-jarduerak bultzatu nazio eta nazioarte mailako erakunde eta elkarte publikoekin zein pribatuekin.
  • Liburutegi-zerbitzuak garatzea eta modernizatzea:
    Liburutegien Espainiako Sistema finkatzeko jarduerak; hauek, adibidez: funts bibliografikoak lankidetzan erostea eta liburutegiei beren bildumak katalogatzeko eta sailkatzeko prozesua erraztuko dien proiektuak egitea (REBECA).
  • Ondare Bibliografikoa babestea eta hedatzea:
    Espainiako Ondare Bibliografikoa babesteko, kontserbatzeko eta hedatzeko proiektuak egitea.
  • Liburutegi digitalak eratzea eta garatzea:
    Liburutegi digitalak sortzeko proiektuak sustatzea eta egitea, informazioa errazago eskuratzeko, liburutegi zerbitzuen eskaintza handitzeko eta liburutegietan dauden jatorrizko material hauskorrak babesteko.

Zinema eta Ikus-entzunezkoak

  • Espainiako jarduera zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak sustatzea, promozionatzea eta ordenatzea, ekoizpen-, banaketa- eta erakusketa-alderdietan:
    Ekoizpen eta banaketa zinematografikoari eta erakusketa-aretoak sortzeari zein eguneratzeari emandako laguntzen bitartez; filmen eta ikus-entzunezko lanen adinaren araberako kalifikazioaren bidez; ustiaketa, banaketa eta merkaturatze zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa ordenatuta eta bere jarraipena eginda; eta sektore zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoaren jarduerari buruzko dokumentazioaren, errolden eta estatistiken bidez.
  • Espainiako zinematografia atzerrian zabaltzea:
    Espainiako zinema estatuan zein atzerrian zabalduta, jaialdietan eta gainerako adierazpen zinematografikoetan parte hartuta, eta Espainia, zinematografiaren eta ikus-entzunezkoen arloan, erakunde nagusietan eta nazioarteko foruetan ordezkatuta.
  • Ondare zinematografikoa berreskuratzea, berriztatzea, kontserbatzea eta zabaltzea:
    Funts filmikoak eta beste dokumentu zinematografiko batzuk bilduta, analizatuta eta katalogatuta; funts horiek zikloak, emanaldiak edota beste edozer adierazpen zinematografiko antolatuta zabaltzea; eta, Espainiako zinemari arreta berezia jarrita, ikerketak eta azterketak egitea zein sustatzea.
  • Lankidetza nazionala eta nazioartekoa:
    Antzeko helburuak dituzten erakunde zein instituzio nazioartekoekin duten harremanaren eta eskumen zinematografikoak dituzten autonomia erkidegoetako erakundeekin lankidetzaren bidez.

Lankidetza Kulturala.

  • Nazioarteko lankidetza:
    Espainiak parte hartzen duen nazioarteko erakundeetan garatzen dituzten lankidetza-jarduerak zein programak koordinatzea, zabaltzea eta jarraitzea. Lankidetza alde bikoa, alde anitzekoa edota instituzionala izan daiteke.
  • Espainiako kultura promozionatzea eta zabaltzea:
    Boluntarioei eta kultur turismoei laguntza ematea jarduerak eta programak eginda, eta irabazi asmorik gabeko entitateekin eta pertsonekin lan egitea, laguntzen eta diru-laguntzen bidez, kultur jarduera nazionalak zein nazioartekoak garatzeko.
  • Kulturako profesionalak heztea:
    Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eskumenekoak diren arloetan hobetzeko eta espezializatzeko jardueretarako bekak eta laguntzak ematea.
  • Autonomia Erkidegoekin lankidetza eta komunikazioa:
    Estatuko Administrazio Nagusiaren eta autonomia erkidegoen arteko kultur komunikaziorako organoak sustatzea eta koordinatzea; hala nola, Kulturako Konferentzia Sektoriala eta Donejakue Kontseilua. Baita kultur proiektuetan parte hartzea ere, autonomia erkidegoen arteko lankidetza sustatzeko eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren presentzia lurraldeko hainbat puntutan handitzeko.
  • Informazioa eta aholkularitza:
    Europako Batzordeak "Cultura 2000" programan parte hartuta.

Estatistika

  • Elaborazioa, ustiapena eta hedapena:
    sailaren ardurapean dauden operazio estatistikoak egitea, operazio estatistiko garrantzitsuen esparru kulturalerako berariazko ustiapenak egitea eta esparru kulturalean emaitza estatistiko esanguratsuenak hedatzea; helburua sektoreko garrantzi sozialaren eta ekonomikoaren adierazgarriak ematea da.

Fundazioak

  • Kalitatezko neurriak ezartzea:
    Fundazioen eta Mezenasgoaren Idazkariordetza Nagusiak kultur fundazioekin dituen harremanetan egindako kudeaketa hobetzeko.
  • Informazioa:
    Kultur fundazioek euren ohiko onuradunak informatzeko egindako jarduerei eta proiektuei buruzko informazio-kanalak sortzea.
  • Hedapena:
    Kultur Fundazioen Erregistroak dituen datuak iragartzea.

Liburua

  • Liburuaren sustapena:
    ISBNren Espainiako agentziaren bidez liburuen eta argitaletxeen datu-baseak mantenduz; argitalpen eta itzulpenerako diru-laguntzen deialdiak eginez; liburuaren sektoreari buruzko erakusketak eta ikerketak burutuz; eta azoketan, foroetan eta nazioarteko erakundeetan parte hartuz.
  • Irakurketaren sustapena:
    Irakurketa sustatzeko kanpainak antolatuz; irakurtzeko ohitura sustatzeko haurren eta gazteen artean programak garatuz; irakurketa sustatzeko ekimenak diruz lagunduz; eta liburutegi publikoei eta beste instituzio batzuei liburuak eta aldizkariak emanez.
  • Espainiako Letren Sustapena:
    Espainiako egile garrantzitsuenei eta beraien lanei sari nazionalak emanez; institutu eta unibertsitateetan literatur jarduerak bultzatuz; klasikoak idazle gazteei hurbiltzeko programak garatuz; eta idazle handien mendeurrenak ospatuz.

Museoak

  • Estatuko Museoen Sarea sustatzea eta kontsolidatzea:
    Estatuko Museoen Sarea indartzeko jarduerak. Sarearen lehenengo helburua Estatuaren titulartasuna duten museoen araudi berria indarrean jartzea da, eta Museoei beharrezko giza baliabideak emateko berregituratze administratiboa eta organikoa egitea, horien funtzionamendu egokia lortzeko eta Erregelamendura egokitzeko.
  • Museoetako bildumak eskuratzea, kontserbatzea, erakustea, aztertzea eta komunikatzea:
    Estatuko Museoen Zuzendariordetza Nagusiak beharrezko baliabide teknikoak, gizatiarrak eta ekonomikoak ematen ditu, museoak edota publikoari irekitako instituzioak definitzen dituzten bost funtzioak modu egokian betetzeko.
  • Museoak promozionatzea:
    Metodo didaktikoak eta kalitatezkoak erabilita museoak gizartera inguratzeko helburua duten jarduerak egiten dira. Kultura- eta aisialdi-jarduera eskaintza zabala dute, komunikazio kanal arinagoak sortzea ahalbidetzeko.
  • Azpiegiturak:
    Museo-eraikin guztiei eragiten dien jarduerak egiten dira, instalazioen eta ekipamenduen arloan. Museo-erabileretako moldaketak eta espazio eta funtzio hobetzeak egiten dira.
  • Lankidetza:
    Museoen arloko eskumenak dituzten administrazioen eta erakundeen arteko lankidetza eta koordinazio jarduerak egiten dira; bai Espainia mailan, bai nazioartean.

Ondare historikoa

  • Ondare historikoa babestea:
    Espainian espolioaren eta legez kanpoko esportazioaren aurkako zainketarako lege-mekanismoak ezarrita eta izanda. Horretarako, ondasunak katalogatzeko, horien inbentarioa egiteko, erregistratzeko eta dokumentaziorako erremintak hobetzen ari dira.
  • Estatuko bildumak aberastea:
    Estatuko titulartasuna duten museoetako, liburutegietako eta artxiboetako kultur ondasunak eskuratzeko moduak kanalizatzea.
  • Ondare historikoan inbertitzea:
    Urtero Espainiako ondare historikoko ondasunak kontserbatzeko eta eskuratzeko egindako lanak finantzatzen dituzte, eta sormen artistikoa sustatzen dute, %1 kulturalaren bidez.
  • Autonomia Erkidegoen arteko koordinazioa eta komunikazioa:
    Autonomia erkidegoek ondare historikoa babesteko arloan eskumenak lortu dituzte eta euren araudi propioa idatzi dute. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak elkarlanean aritu behar du, bai eta koordinatzaile lanak ere; bereziki, Ondare Historikoaren Batzordearen bitartez.
  • Nazioarteko lankidetza:
    Europa eta mundu mailan, ondarearen kudeaketan inplikatutako erakunde guztiekin izandako harremanen bidez; ondarearen arloan egindako nazioarteko jardueren programak sustatuta; eta Espainiak onartutako Ondare Kulturalari buruzko Nazioarteko Hitzarmenak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko konpromisoa hartuta.
  • Conservación y restauración:
    El Instituto de Patrimonio Cultural de España realiza estudios previos, planes directores y proyectos de intervención para la conservación de los bienes culturales, con el fin de prever y programar actuaciones pluridisciplinares. Anualmente se realizan unas trescientas intervenciones de conservación y restauración sobre todo tipo de patrimonio de titularidad pública, prioritariamente de titularidad estatal. Se priorizan las actuaciones que son interdisciplinares, innovadoras y tienen un componente importante de investigación.
  • Investigación:
    El Instituto de Patrimonio cultural de España promueve y financia unos cincuenta proyectos de investigación arqueológica en una veintena de países distintos. Estos proyectos son seleccionados en una convocatoria abierta a la que concurren propuestas elaboradas por universidades o centros de investigación de toda España. El IPCE fomenta también la investigación en el campo de la conservación y restauración del patrimonio, así como la de carácter histórico o científico asociada a intervenciones de restauración.
  • Formación:
    Se desarrollan actividades de formación de postgrado en colaboración con universidades, y de formación continua profesional con asociaciones profesionales. Esta actividad se desarrolla tanto en la sede central del IPCE en Madrid, como en la Escuela de Patrimonio Histórico de Nájera y en países de Iberoamérica, en colaboración con la AECID. El IPCE ofrece también becas y estancias en prácticas con el fin de completar la formación de profesionales de la conservación y de la gestión del patrimonio cultural.
  • Documentación:
    La Biblioteca, el Archivo y la Fototeca del Instituto del Patrimonio Cultural de España constituyen un conjunto de fondos documentales imprescindible para el conocimiento de la conservación y restauración del Patrimonio Histórico. Su consulta está abierta a todos los ciudadanos y, se puede consultar on line el catálogo de la biblioteca, la base de planos digitalizados y una parte de los fondos la Fototeca.

Artearen promozioa

  • Kultura eta Kultur Ondarea hedatzea:
    Aldi baterako erakusketak, jardunaldiak, azokak, jaialdiak antolatzea eta garatzea; erakusketa ibiltariak eskaintzea nazio zein nazioarte mailan hedatzeko.
  • Sormen artistikoa promozionatzea:
    Espainiako artea eta Velázquez saria, eta arte plastikoen eta argazkilaritzaren sari nazionalak promozionatzeko laguntzak ematea.
  • Erakusketen kudeaketan heztea:
    Sektoreko profesionalei zuzendutako erakusketen kudeaketan eta koordinazioan hezteko tailer didaktikoak eta kurtsoak antolatzea.
  • Lankidetza beste instituzio publikoekin eta pribatuekin:
    Aholkularitza teknikoaren eta erakusketetako parte-hartzearen bidez, lankidetza-hitzarmenak sinatuta.
  • Herritarrak informatzea:
    Erakusketen datu-baseen bidez eta Espainiako argazkigintza artistikoaren baliabideen gida sortuta eta koordinatuta.

Jabetza intelektuala

  • Lege-jarduerak:
    Jabetza Intelektualari buruzko araudia egokitzea, gai honi buruzko araudi nazionala errealitate teknologikoari egokitzeko eta nazioarteko araudia sartzeko.
  • Komunikazioa:
    Sormen-lanak ekoizteko eta hedatzeko sektore profesionalekin eta industrialekin.
  • Lankidetza:
    Dagozkien erakunde nazionalekin eta nazioartekoekin.
  • Jabetza Intelektuala defendatzea eta babestea:
    Sentsibilizazio-kanpainak egitea. Horien helburua Jabetza Intelektualaren aurkako jardueren aurka borrokatzea da, Jabetza Intelektualaren eskubideak kolektiboki kudeatzeko entitateen eta antzeko beste instituzioen laguntzarekin, eta, Erregistro Zentralaren bidez, lurraldeetako erregistroak koordinatuta.

Argitalpenak, Informazioa eta Dokumentazioa

  • Argitalpenak:
    Ministerioaren jarduerak eta bere unitateek zenbait eskuduntza esparrutan edozein motatako euskarrietan egindako argitalpenen bitartez -batez ere euskarri elektronikoan, merkaturatzea eta banaketa sustatuz- garatzen dituzten ikerkuntzak hedatzea.
  • Informazioa:
    Herritarrei Ministerioaren jardueren eta zerbitzuen inguruko informaziorako sarbidea ematea komunikazio kanal mota guztien bitartez; horiek, teknologia berriak erabiliz, kalitate eta modernizazio irizpideekin garatu dituzte. Erreferentziagunea Herritarraren Informazio Zentroa da.
  • Dokumentazioa:
    Esparru kulturaleko zenbait gairen inguruan baliabide bibliografikoak eta dokumentalak batzea, funtsak argitalpen elektronikoen bitartez banatuz eta erabiltzaileei zerbitzu espezializatuak emanez.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa