Irakurketa Sustatzeko Plana

Irakurketa Sustatzeko Planaren hastapenak

2004-2008 epealdiko Irakurketa Sustatzeko Planaren abiapuntua hau da: irakurketa oinarrizko tresna da nortasuna garatzeko eta gizakiekin harremanak izateko, baita demokrazian bizitzeko oinarrizko elementu ere.

Irakurketa sustatzea ez da irakurtzeko trebetasuna ematea planaren aburuz; izan ere, lehenengoa familian eta eskolan hasten da, eta ezinbestekoa du pertsonek eta lekuek liburuetara hurbiltzeko aukera ematea. Hori dela-eta, gurasoen, irakasleen eta liburuzainen lana babesten du.

Plan honen arabera, irakurketa sustatzea gizarte osoaren lana da, politika kulturalen, sozialen, hezkuntzakoen eta komunikaziokoen erantzuleen arteko elkarlanaren fruitu. Hori dela eta, hitzarmenak sinatu dituzte honako eragile hauekin:

  • Etorkinak ordezkatzeko erakundeekin.
  • Sindikatuekin.
  • Enpresekin.
  • Beste ministerio batzuekin, Barne Ministerioarekin edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin, kasu.
  • Hainbat erakunderekin (unibertsitateak, fundazioak eta abar).

Helburuak

  • Irakurketa-ohituren eta liburutegietako egoeraren, giza-baliabideen eta baliabide materialen ingurukoak ezagutzea, hausnartzea eta hobekuntzak planifikatzea.
  • Irakurtzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia soziala sortzea.
  • Eskumena duten administrazioekin liburutegi publikoen eta eskola-liburutegien irisgarritasuna eta hornidura egokia sustatzea.
  • Irakurketa sustatzeko jarduerak egitea eta horiek egiten laguntzea, zenbait esparrutan.
  • Zailtasunak dituzten taldeak artatzea (etorkinak, hirugarren adinekoak, ezgaituak eta presoak) liburuak eta irakurtzeko aukera izan ditzaten, GKEen eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuen ekimenak bultzatuz.

Jarduerak

Irakurketa Sustatzeko Planaren jarduerak sei esparrutan egituratzen dira:

  • Analisirako tresnak.
  • Ikastetxeei zuzendutako proiektuak.
  • Liburutegi publikoak indartzea.
  • Komunikazio-ekintzak.
  • Irakurketa sustatzeko ekintzak.
  • Beste erakunde batzuekin batera egindako kontzientziazio- eta elkarlan-ekintzak.



Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa