Logo del OLL - Observatorio de la lectura y el libro

Irakurketa eta Liburuen behatokia

Irakurketa eta Liburuen Behatokiaren funtzionamendua

Irakurketa eta Liburuen Behatokiak, esleitu zaizkion funtzioak betetzeko asmoz, Osoko Batzarraren, Batzorde Teknikoen eta lan taldeen bidez funtziona dezake.

Batzarra

Behatokiko kide guztiek osatuko duten Osoko Batzarrak ondorengo funtzioak beteko ditu:

  • Azaroaren 30eko 1574/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluak Irakurketa eta Liburuen Behatokiari esleitutakoak.
  • Behatokiaren urteko jardueren programa onartzea, Irakurketa Sustatzeko Planean ezarritako helburuen esparruan.
  • Osoko Batzarraren, Batzorde Teknikoaren eta lan taldeen barneko funtzionamendurako araudia onartzea.
  • Irakurketa eta Liburuen Behatokiko urteko memoria onartzea.
  • Arauak ezartzea eta Batzorde Teknikoak, bere funtzioak betetzeko proposatutako azterketak, txostenak, jarduketa ildoak eta aholkuak onartzea.

Osoko Batzarraren idazkaritza, hitza bai baina botorik gabe, Irakurketa eta Liburuaren Behatokira joango den eta Osoko Batzarreko presidenteak izendatuko duen Kultura Ministerioko Liburuaren, Artxiboen eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusiko funtzionario bati egokituko zaio.

Batzorde Teknikoa

Osaketa

Batzorde Teknikoa honela osatuta egongo da:

  • Presidente lanetan arituko den Liburuaren, Artxiboen eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat.
  • Hezkuntza Ministerioko Lurralde Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat.
  • Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Merkataritza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat.
  • Batzorde Teknikoak, FGEEren, CEGALen eta FANDEren proposamen bateratuari jarraituz, izendatutako liburuaren sektoreko ordezkari bat.
  • Irakurketaren, liburuaren eta liburutegien esparruko hiru aditu, Batzorde Teknikoak Osoko Batzarraren proposamenari jarraituz izendatutakoak.

Osoko Batzarreko idazkariari egokituko zaio Batzorde Teknikoaren idazkaritza lanak egitea.


Funtzioak

Batzorde Teknikoari dagokio ondorengo funtzioak betetzea:

  • Irakurketaren, liburuaren eta liburutegien sektoreari buruzko azterketarako, aholkularitzarako eta analisirako ildoak Osoko Batzarrean aurkeztea, bertan eztabaida daitezen.
  • Irakurketa eta Liburuen Behatokiaren barne funtzionamenduaren araudia egitea eta Osoko Batzarrean aurkeztea, bertan onar dadin.
  • Osoko Batzarrak eslei diezaiokeen beste edozein funtzio.

Lan-taldeak

Ondorengo gaien ardura izango duten lan taldeak osatuko dira: liburuaren industriaren eremua, irakurketaren sustapena, liburutegiak, sorkuntza eta jabetza intelektuala, eta behatokiko funtzioekin zerikusia duen beste edozein gai.

Talde horien eginkizuna Osoko Batzarrari eta Batzorde Teknikoari aurkezteko azterketa beharrei buruzko txostenak egitea eta orain arte egindako irakurketaren, liburuaren sektorearen eta liburutegien egoerari eta bilakaerari buruzko azterketak hobetzeko gomendioak proposatzea da.

Lan taldeen sorrera eta osaera Osoko Batzarrak erabakiko du, Batzorde Teknikoaren proposamenari jarraituz. Taldeen funtzionamendua Irakurketa eta Liburuen Behatokiko barne funtzionamenduaren araudian ezarriko da.

Bilkuren araubidea

Osoko Batzarrak eta Batzorde Teknikoak ohiko bilkurak egingo dituzte gutxienez sei hilez behin eta baita ezohikoak ere, presidentetzak deialdia egitea erabakitzen duenean edo bertako kide gehienek hala eskatzen dutenean.

Osoko Batzarraren eta Batzorde Teknikoaren erabakiak bertaratutako kideen botoen gehiengo bidez hartuko dira.

Osoko Batzarraren eta Batzorde Teknikoaren presidenteek gutxienez hamar egun lehenago egingo dituzte bilkuren deialdiak eta, bertan, gai zerrenda zehaztuko dute. Larrialdi kasuan, epea hiru egunetara murriztu ahal izango da.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa