Oficina subprograma Cultura

Europa Creativa Desk - Oficina Cultura

Zer da?

Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatuta, Kultur Harremanetarako Puntua izeneko zerbitzua ezarri da, informazioa zabaltzeko eta Kultura Programaren laguntzak jaso ditzaketen operadore kulturalei aholku emateko.

Zerbitzuak

Kultur Harremanetarako Espainiako Puntuak zerbitzu hauek zuzenean, telefonoz eta web orri honen bidez ematen ditu doan. Webgunean, gainera, Kultura Programan interesa duen kultur operadorearentzat garrantzizko dokumentazioa (deialdiak, formularioa, vademecuma) eta informazioa ere ematen dute.

Bazkideen bilaketa

Kultur Harremanetarako Espainiako Puntuaren web orriko edukien artean, bazkideen bilaketarako tresna bat ere bada. Base interaktiboa da; hain zuzen, herrialde ezberdinetako operadore kulturalek beraien proiektuak aurkezteko beharrezko dituzten kontaktuak errazago egitea ahalbidetzen duen base interaktiboa. Tresna honek bi aukera ematen ditu: proiektuen eta organizazioen erregistroak sartzea, eta bilaketak egitea.

Jardunean dauden Kultur Harremanetarako Puntu guztiek bere egin dute bazkide bilaketa base interaktiboa, eta horrek Europa mailako dimentsioa eta hedapena bermatzen du.

Harremanak

Espainiako Kultur Harremanetarako Puntua Educación, Cultura y Deporte Ministerioan dago.

Hona hemen helbidea:


  • Kultur Kontaktu Puntua
    Educación, Cultura y Deporte Ministerioa
    Secretaría de Estado de Cultura
    Plaza del Rey, 1
    28004 MADRIL
    Tel.: 91 701 71 15
    Faxa: 91 701 72 19
    Posta elektronikoa: pcc.cultura@mcu.es



Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa