Logo del Bicentenario de la Guerra de la Independencia

Bicentenario
de la Guerra
de la Independencia

Aurkezpena. Independentzia Gerraren Berrehungarren Urteurrena

2008an Independentzia Gerraren berrehungarren urteurrena ospatzen da. Espainiako herritarrak Napoleonen armadaren aurkako altxatzea gertaera gogoangarria izan zen Espainiarentzat, nazio gisa, espainolak proiektu komun baten parte zirela sentitzearen ondorioz.

Independentzia Gerra, gainera, Espainia gaur egungo politikan barneratzearen sinboloa da. Pentsamolde historiko eta politiko modernoa gogora ekarri nahi diren gertakarien inguruan sortutako ideietan eta kontzeptuetan oinarrituta dago. Ideia eta kontzeptu horiek pentsamoldea teorikoki prestatzeko oinarrizko zutabeak dira, baita errealitate historikoan duten eraginaren isla ere.

Subiranotasun nazionalak, herriaren borondateak, liberalismoaren sorrerak, askatasunaren aldeko borrokak eta aurretik egondako erregimen politikoek erabilitakoetatik oso ezberdinak ziren printzipio eta moduen bidez elkartutako gizartearen ideiak oroitzea eta aztertzea merezi duen garrantzia ematen diote Gerra Independentziari.

Atari hau Batzorde Nazionalak sortu du berrehungarren urteurrena ospatzeko. Bertan, gertakari historiko hau gogoraraziko duten jardueren programa osoa biltzen da eta beste web-orri interesgarri batzuei buruzko informazioa eskaintzen du.



Goiburuko irudia:
Batalla de Salamanca margolanaren zatia, W. Heath eta Clarke (1815). Salamancako Diputazioa.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa