Año Europeo
del Diálogo Intercultural 2008

Aurkezpena. 2008, Kulturen arteko Elkarrizketaren Urtea

Gaur egungo mundu globalizatuan, kulturen arteko elkarrizketa kulturen artean dagoen ulertezintasunari aurre egiteko ezinbesteko tresna da eta gatazkak prebenitu eta konpontzeko bitarteko eraginkorrenetako bat da.

Garbi dago kulturen arteko elkarrizketa esparru ugaritan, nazioarteko hainbat erakundetan, etab. gero eta protagonismo handiagoa bereganatzen ari dela. Horren adierazgarri gisa, kulturak elkartzeko eta elkar ulertzeko foro ezberdinak sortzen ari dira. Horietan, Espainiak oso eginkizun aktiboa du, Gobernuko presidenteak Nazio Batuetan sustatu zuen Zibilizazioen arteko Aliantzaren ekimenari jarraiki.

Kultura Ministerioa kulturen arteko elkarrizketa prozesu iraunkor gisa sustatzen aritu da. Horretarako, "Europako Kulturen arteko Elkarrizketaren alde" izeneko Biltzarra antolatu du 2006ko apirilaren 27an eta 28an Granadan. Horren emaitza Europako Batzordeak 2008 Kulturen arteko Urtetzat hartzeko abiarazitako ekimenaren aldeko adierazpena izan zen. Eta, azkenean, Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko abenduaren 16an onartu zuten 1983/2006 Erabakian jaso zen.

Europako urte honetan biztanleak sentsibilizatu nahi dira, bereziki gazteak, kultura-aniztasunaren printzipioa onartzeak dakartzan erronken inguruan. Europako biztanleek beste kultura batzuekiko duten solidaritatea, errespetua eta ulermena handitu nahi da, horrela, kulturen arteko elkarrizketa Erkidegoko politiketako lehentasunezko zeharkako elementu bihurtu, gizarte-kohesioa lortu nahi duten Erkidegoko beste barne-politika batzuekin eta beste eskualde batzuekiko harremanak eta lankidetza hobetzen saiatzen diren Erkidegoko kanpo-politikekin sinergiak ezartzen laguntzen duen heinean.

2008ko urtarrilaren 31n Kanpaina ofizialki abiarazi zen Espainian. Ekitaldi instituzionala egin zen, baita hainbat ekitaldi kultural garrantzitsu ere Espainiako hogei hiriburutan.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa