European Institute for Comparative Cultural Research institutuak emandako definizioaren arabera, edozein jarduera edo proiektu joko da jardunbide egokitzat, betiere, ezagutza kultural ezberdinak dituzten gizabanakoak eta taldeak barneratzen baditu , horiek aspaldiko gutxiengoak edo gutxiengo berriak izan; parte-hartzaile guztien artean komunikazio interaktiboa eta berdintasunezkoa bermatzen badu; oinarrizko tirabira, gatazka edo arazoa identifikatzen badu; eta, hasieratik, elkarrizketan oinarrituta lan egiten badu.
Kulturen arteko elkarrizketaren arlorako jardunbide egokien direktorioa ezarri da, irekia eta une oro eguneratzen ari dena. Bertan, adierazgarrienak diren elkarte eta proiektu ezberdinak biltzen dira, ondorengo sailkapenaren arabera:
- Administrazio publikoak
- Estatuko eta autonomia-erkidegoetako planak eta programak
- Fundazioak
- Gizarte-erakundeak eta elkarteak
- Unibertsitateak
- Bestelako ekimenak