
Europako Batzordeak kultura arteko elkarrizketa sustatzeko proiektuak diruz laguntzeko deialdi batzuk egin zituen (EBAO, 2007/04/11koa), baita urteko komunikazio-kanpaina esleitzeko lehiaketa bat ere, 2007ko urrian ebatzi zena.
Europako Batzordeak Media Consulta enpresari esleitu dio urteko komunikazio-kanpaina; urteko ospakizunari lotutako ekintzak identifikatuko dituen logoa diseinatu du, eta orri bat abiarazi du Europako Batzordearen webgunean.
Web-orri hori EBko estatuen orriekin lotuta dago eta, bertan, kultura arteko elkarrizketaren eta urtea ospatzeko EBko estatuetan egiten diren ekintza eta proiektuen inguruko hainbat gairi buruzko informazioa eskura daiteke.
Estatu bakoitzak, Batzordearen finantza-laguntzarekin, proiektu batzuk gauzatuko ditu, Kultura Ministerioko ordezkariek "Koordinazio Organo Nazional" gisa koordinatuta.
Kultura Ministerioak ekintza nagusi hauek gauzatu nahi ditu:
© Ministerio de Cultura
