Logo de la Filmoteca Española

Espainiako zinemateka

Espainiako Filmotekaren artxibo grafikoa

Alas de mariposa Queridisimos verdugos
La bejabana Garbancito de la Mancha
Filmaren irudia Eskua

Espainiako Zinematekaren Artxibategi Grafikoa Espainian zein atzerrian sortutako askotariko dokumentu grafikoen eta argazkien bildumez osatuta dago, adibidez: argazkiak, diapositibak, fotokromoak, esku-programak, karteldegiak, kartelak eta beste batzuk. Dokumentu horietako asko, filmen aurkezpenarekin eta banaketa komertzialarekin batera egiten diren publizitate-kanpainetatik atera dira, baina zinemaldietako, sarietako eta lehiaketetako programak ere biltzen ditu, besteen artean.

Artxibategi Grafikoaren bilduma Zinemateka osoaren baliotsuena da, eta horren funtsak zinemaren eta industria zinematografikoaren bilakaeraren historia ezagutzeko ezinbestekoak dira. Besteen artean, ondokoek osatzen dute:

  • 500.000 argazki
  • 30.000 negatibo
  • 10.000 diapositiba
  • 40.000 kartel
  • 25.000 karteldegi
  • 6.000 esku-programa
  • 10.000 fotokromo
  • 75.000 gida

Gainera, funts berezien kopuru nabarmena dago, esaterako, kristalezko plakak (positiboak eta negatiboak), zineetako eta filmen publizitate-materiala, postalak, albumak, gardenkiak, etab.

Argazkitegia nabarmendu behar da; izan ere, milioi erdi argazki baino gehiago gordetzen ditu, gehienak zuri-beltzean. Hainbat formatutakoak dira, eta filmei, aktoreei, zuzendariei, filmaketei eta industria zinematografikoaren gainerako alderdiei buruzko informazio ugari ematen dute. Argazkien bilduma oso garrantzitsua da ikuspuntu artistikotik zein informazio-ikuspuntutik, beraz, eskaera gehien duen zerbitzuetako bat da.

Zerbitzuak

Artxibategi Grafikoak materiala zuri-beltzean kopiatzeko laborategi bat du. Edonork eska dezake kopia bat 1995eko urtarrilaren 24ko EAOn zehaztutako tarifak ordainduta.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:00etara




Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa