Logo de la Filmoteca Española

Espainiako zinemateka

Doré Zinemako instalazioak eta zerbitzuak

1. aretoa Tokiak: 318 Kafetegia
Liburutegia 2. aretoa. Tokiak: 119
3. aretoa. Tokiak: 100 Doré Zinema

Doré Zinema Espainiako Zinematekaren lokal bat da, eta egunero zinema emanaldiak eskaintzen ditu ditu. Eraikinak hiru areto ditu; 1. aretoa (Doré Aretoaren antzinako aretoaren berreraikuntza), 2. aretoa (diseinu modernoagokoa) eta 3. aretoa edo Luis García Berlanga izenekoa (aire librean dago, eta uztailetik irailaren erdia aldera bakarrik funtzionatzen du; taberna ere badu). Bestalde, instalazioetan kafetegia eta zineman espezializatutako liburutegia daude.

Instalazioak eta zerbitzuak

Egoitza:

Santa Isabel, 3 (28012 Madril).
Gertuen dauden metro geltokiak: Antón Martín, Tirso de Molina eta Lavapiés.
Gertuen dauden autobus-lineak: 6, 26, 32 eta 57.

Telefonoak:

91 369 21 18 (kudeaketa)
91 369 11 25 (leihatilak)

Faxa:

91 369 12 50

Kafetegia:

Ordutegia: 17:00etatik 00:45era

Teléfonoa: + 34 913694923

Sarreren salmenta:

Leihatilaren ordutegia: 17:15etik azken emanaldia hasteko 15 minutu geratzen diren arte.
Pertsona batek emanaldiko hiru sarrera gehienez har ditzake.
Ezin dira sarrerak erreserbatu eta, behin emanaldia hasita, ezin dira aldatu.

Erakusketa:

Atzerriko filmak beti jatorrizko bertsioan ematen dira. Filmen kopiek azpititulurik ez dutenean, elektronikoki jartzen zaizkie.

Proiekzioak:

Asteartetik igandera (jaiegunetan izan ezik).
Normalean eguneko lau emanaldi eskaintzen dira.
Lehenengo emanaldia neguan 17:30ean hasten da, eta udan 18:00etan.
Azken emanaldia ez da beti ordu berean hasten. 22:00 inguruan hasi ohi da.

Liburutegia:

Ordutegia: 17:30etik 22:00etara. Astelehenetan, itxita.

Telefonoa: + 34 913694673

Salmenta aurreratua:

Hurrengo eguneko emanaldien sarrerak 21:00etatik leihatila itxi arte saltzen dira, areto bakoitzaren tokien herena bete arte bakarrik.

Sarreren prezioa:

Arrunta: 2,50 emanaldiko eta aretoko.
20 hamar emanaldirako bonuak.

Ikasleak: 2 emanaldiko eta aretoko.
15 hamar emanaldirako bonuak.




Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI. Este enlace abre una ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Ministerio de Cultura