Logo de la Filmoteca Española

Espainiako zinemateka

Doré Zinemaren historia

Doré zinema Doré zinema

Madrileko lehen zinematografoa 1896an jarri zuen Lumièren kontzesionario batek San Jeronimo karreran zegoen Hotel de Rusian. XX. mende hasieran filmak "saloietan", barrakoi ibiltarietan, antzokietan edota ikuskizun aretoetan proiektatzen zituzten. Filmen luzera handitu ahala, barrakoi finkoak eraikitzen joan ziren hutsik zeuden orubeetan. Egiturak, funtsean egurrezkoa izaten jarraitzen zuen, baina gutxinaka, harlangaitzezko hormak, eskaiolazko dekoratuak eta apaingarriak erantsi zizkieten ikusleak erakartzeko. .

Doré Madrileko zinemarako lokaletako bat da eta sortu zutenean aisiarako gizarte jardueretarako zen: garai hartan "saloia" deitzen zena.

Gaur egungo kokapenean, Santa Isabel kaleko 3an, Antón Martín auzoan, 1912ko abenduaren 19an inauguratu zuten Doré aretoa. 1.250 ikuslerentzako tokia zuen eta beheko solairua eta bi etxebizitza, lorategia eta erretzaileentzako egongela zituen.

Baina gaur egungo Doré zinema 1923an sortu zuten. Proiektua 1922koa zen, eta planoak Críspulo Moro Cabeza arkitektoak sinatu zituen, Arturo Carballo Alemany industrialariak sustatuta. Doréren eraikuntzan Francisco Garriga maisuak ere parte hartu zuen, altzariak egiten espezialista. Eraikuntza-baimena 1922ko urriaren 17koa da. Doré eraikitzeko erabilitako estilo modernista mende hasierako zinematografoetan ohikoa izaten zen eta garai hartan Madrilen egiten ari ziren arkitektura erarekin bat zetorren.

Ireki eta urte gutxira Doré zinema nahiko ezaguna izan zen eta negozioak aurrera egin zuen. Horren erakusle dira barruan egin zituzten lanak. 1924ko abenduan, garai hartako maizterrak (Aurelio Ruiz) Manuel López-Mora arkitektoari azken solairuan eta albokoetan palkoen banaketa berria eskatu zion. Arrakasta handiz erakutsi zituzten Doré zineman Rafael Salvadorren Gloria que mata (Loria hiltzailea) (1925eko urtarrila), Manuel Granero toreatzailearen heriotzari buruzko dokumentala eta Frivolinas (1927ko apirila),zine bereko enpresari Arturo Carballok gidatua, argumenturik gabeko errebista ikuskizunez osatua. Duela gutxi Espainiako Zinematekak berriztatu egin du.

Dena den, estreinaldi gutxi izan ziren -Espainiakoak behintzat- areto horretan. Emankizunetan, musika orkestra eta koro batek abestiak interpretatzen zituzten. Interpretari nagusienen artean artista ezagunak zeuden, hala nola, María Caballé, Rosita Rodrigo, Eva Stachino, "Ramper" eta Miguel Ligero.

Antón Martín auzoak pairatu zuen gainbeherak Doré zinemari eragin zion, eta funtzio nagusiak galdu eta zerbitzu-multzo txiki batzuk egitera mugatu zen: merkatuak, zinemak, etab.

Joan den mendeko hogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, berrestreinatzeak egiteko areto bilakatu zen Doré zinema eta egunero bi emanaldi izaten ziren. 1963an itxi zuten arte, auzuneko zinema izan zen, eta herritarren artean Pipen jauregia izena hartu zuen.

1982 arte, udalbatzak -Madrileko hiri-antolamenduko planak babestuta- Doré zinema erosi eta arkitektura eta ingurumenagatik babestu beharra zegoen eraikin interesgarria zela erabaki zuen arte, utzita egon zen, batez ere, fatxada eta kanpoko hormak.

Udalak erosita, Kultura Ministerioari emateko akordioa sinatu eta, Espainiako Filmategiko proiekzioetarako lokal egonkor gisa erabiltzea erabaki zuten. Horretarako, sail horrek ordaindutako berrikuntzari ekin zion Javier Feduchi arkitektoak. Antzinako eraikineko arkitektura eta apaingarri osagaiak gorde zituzten eta beheko aldean areto bat eraikitzeari ekin zioten. Sarrera nagusia berriztatu eta kafetegia eta liburu denda izateko prestatu zuten. Dena den, balkoia duen patio angeluzuzenaren egitura errespetatu zuten eta erdiko argizuloak jarri zuten. Lehengo solairuan zenbait bulego ipini zituzten. Doréren lehen berriztapen proiektua 1982ko maiatzekoa da. Lanak 1989 arte luzatu ziren, eta zinema urte bereko otsailaren 28an zabaldu zuten.

Hala, Espainiako Filmategiak lehen aldiz bere proiekzio publikoetarako lokal propioa izatea lortu zuen eta aldi berean, Madrileko zinema zaharrenetako eta esanguratsuenetako bat, Atotxa-Antón Martín deitzen den ardatzean, berreskuratu zuten hiriko kultur gune berritua izateko aurreikuspenarekin.




Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa