Formulario para BUSCAR dentro del Ministerio de Educacion,Cultura y Deporte

Zinema eta Ikus-entzunezkoak

Lan ildoak Zinema eta Ikus-entzunezkoak

Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak hainbat lan ildoren arabera jarduten du. Ildo hauek nabarmen daitezke:


  • Produkzioari, banaketari eta erakusketari dagokionez, zinemako eta ikus-entzunezko jarduerak bultzatzea, sustatzea eta ordenatzea.
    Erakustaldi publikorako filmen kalifikazioaren bidez, ikus-entzunezko obren banaketa eta merkaturatzea, zinema aretoetako merkataritza-ustiaketaren emaitzen jarraipena, estatistiken lantzea eta parte hartzen duten sektoreak hobeto ezagutzeko dokumentazio biltzea.
  • Espainiako zinematografia zabaltzea kanpoan:
    Espainiako zinema Espainian eta nazioartean zabaltzearen bidez, jaialdietan eta gainerako manifestazio zinematografikoetan parte hartuta, eta Espainia zinematografia eta ikus-entzunezkoen arloko nazioarteko erkunde zein foro nagusietan ordezkatuta.
  • Ondare zinematografikoa berreskuratzea, zaharberritzea, kontserbatzea eta zabaltzea:
    Funts filmikoak eta beste dokumentu zinematografikoak bilduta, analizatuta eta katalogatuta; funts horiek zabaltzeko hainbat ziklo, saio edota manifestazio zinematografiko antolatuta, eta, Espainiako zinemari arreta berezia jarrita, ikerketak eta azterketak eginda zein sustatuta.
  • Lankidetza nazionala eta nazioartekoa:
    Antzeko helburuak dituzten erakundeekin eta instituzioekin dauden harremanei eta eskumen zinematografikoak dituzten autonomia erkidegoetako erakundeekin egindako lakidetzari esker.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa