Logo del Consejo de Cooperación Bibliotecaria

Consejo de Cooperación Bibliotecaria

Liburutegi Lankidetza Batzordearen aurkezpena

Eraketa

2008ko martxoaren 11, 12, eta 13an, Kultura Ministerioaren eta Autonomia Erkidegoen artean, Liburutegien arteko Lankidetzarako XII. Jardunaldiak antolatu ziren, Jakako Udala, Aragoiko Gobernua eta Ministerioa beraren lankidetzan. Hori horrela, Liburutegien arteko Lankidetzarako Kontseiluaren organoak eratu ziren eta euren jarduerari ekin zioten.

Araudia

Liburutegien arteko Lankidetzarako Kontseiluari buruzko Araudia onartzen duen azaroaren 30eko 1573/2007 Errege Dekretua (2008ko urtarrilaren 1eko EAO); irakurketari, liburuari eta liburutegiei buruzko ekainaren 22ko 10/2007 Legea garatzetik sortu da eta herri administrazio titular edo liburutegien arloan eskumena duten guztien artean adostu da.

Helburuak

Araudiak Liburutegi Lankidetza Batzordeari, besteak beste, honako zereginak betetzeko eskatzen dio:

  • Jabetza publikoko liburutegien sistemak Liburutegien Espainiako Sisteman barneratzearen alde egitea.
  • Liburutegien eta bere zerbitzuen baldintzak garatzearen eta hobetzearen alde egiteko plan zehatzak burutzea.
  • Liburutegien arloan elkar trukea eta lanbide heziketa sustatzea eta suspertzea.
  • Espainiako liburutegiei, bere osotasunean, eragiten dieten xedapen legalei eta araudiei buruzko informazio zuzena ematea.
  • Proiektua abian jartzea proposatzea.
  • Kultura eta Hezkuntzako Konferentzia Sektorialak eta Espainiako Unibertsitateen Errektoreen Konferentziak agindutako liburutegiekin lotutako jarduera guztiak prestatzea, aztertzea eta garatzea.

Organoak

Araudiaren arabera, Liburutegien arteko Lankidetzarako Kontseiluko organoak lau dira:

  • Osoko Bilkura
  • Batzorde Iraunkorra
  • Lankidetzarako batzorde teknikoak (LBT) :
    • Liburutegi nazionalen eta erregionalen LBT
    • Liburutegi publikoen LBT
    • Eskolako liburutegien LBT; ondorio horretarako Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren eremuan sortzen den organoa izango da
    • Unibertsitateko liburutegien LBT, REBIUN
    • Liburutegi berezituen LTB
  • Lan-taldeak

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa