Logo del Consejo de Cooperación Bibliotecaria

Consejo de Cooperación Bibliotecaria

Espainiako Liburutegien gaineko Informazio Sistemarako Lantaldea

Espainiako Liburutegien gaineko Informazio Sistemarako Lantaldea

Lankidetza Batzorde Tekniko guztiei atxikitako lantalde mistoa

Datu orokorrak

Koordinatzailea: Lucila Uriarte Pérez, Liburu, Agiritegi eta Liburutegietako Zuzendaritza Nagusia. Kultura Ministerioa. Espainia

Helburuak:

Datu bilketa eta erabilerari dagokionez:

  • Liburutegi mota guztien datu bilketa.
  • Autonomia Erkidegoek bere sistemaren parte diren nahiz parte ez diren liburutegien galdetegiez arduratu behar dute.
  • Galdetegi bakoitzaren sarrerarako minimoak ezartzea.
  • Prozedura eskuliburuan lan egiten jarraitzea. Eskuliburu horretan xehetasunez bildu behar dira laguntzak eta adierazle desberdinen eta barneratuz doazen adierazleen definizioa.
  • Errendimendu adierazleak hautatzen jarraitzea liburutegi publikoen estatistiken argitalpenetan sartzeko eta adierazle horien erabilera sustatzea Espainiako liburutegi publikoak nazio eta nazioarte mailan ebaluatzeko.
  • Ebaluazio gida bat idaztea liburutegi publikoaren zerbitzuen analisi eta ebaluazioa sustatzeko eta liburutegiek liburutegiaren plangintza eta kontrol tresna gisa erabil dezaten.
  • Datu bilketak irauten duen aldian zehar, Autonomia Erkidegoei gomendatzen zaie laguntza eman diezaietela liburutegiei, eta liburuzainei prestakuntza jardunaldiak ematea iradokitzen da.

Espainiako liburutegien estatistika datuak bildu, erabili eta aztertzeko informazio sistema bat normalizatu eta mantentzeari dagokionez:

  • Informazio sistemaren etengabeko segimendu eta ebaluazioa egitea, bere funtzionamendua hobetzeko, lan prozeduretan gertatzen diren aldaketetara egokitzeko eta liburutegi-zerbitzuaren une eta errealitatea puntualki erregistratzea ahalbidetu dezan.
  • Autonomia Erkidegoen artean datuak bildu, erabili eta aztertzeko tresnen hornikuntza eta erraztasunak sustatu eta bultzatzea.

Urteko txostenak:

Emaitzak eta lan dokumentuak


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa