Logo del Consejo de Cooperación Bibliotecaria

Consejo de Cooperación Bibliotecaria

Liburutegi Lankidetzako Batzordeko Lankidetza Teknikoko Komisioak

Liburutegi Lankidetzako Batzordeko araudiaren II. kapituluko 5. artikuluak xedatzen duenez, Liburutegi Lankidetzako Batzordeak, osoko bilkuraren eta batzorde iraunkorraren bitartez funtzionatzeaz gain, lankidetza-batzorde teknikoen bitartez ere funtzionatzen du. Batzorde horiek bost dira, eta liburutegi mota desberdinei dagozkie:

  • Espainiako Liburutegi Nazionalaren eta Autonomia-erkidegoetako Liburutegi Nazionalen eta Eskualde Liburutegien Lankidetza Batzorde Teknikoa
  • Liburutegi Publikoen Lankidetza Batzorde Teknikoa
  • Eskola Liburutegien Lankidetza Batzorde Teknikoa
  • Unibertsitate Liburutegien Lankidetza Batzorde Teknikoa
  • Liburutegi Espezializatuen Lankidetza Batzorde Teknikoa

Funtzioak:

  • Batzorde bakoitzak aipagai dituen liburutegi mota bakoitzari lotutako administrazioen eta erakundeen artean ekimenak koordinatzea eta lan-lerroak proposatzea; horrela, liburutegi horiek bultzada eta babesa jasoko dute, Liburutegi Lankidetzako Batzordearen esparruan garatzeko.
  • Egoki iritzitako lan-taldeen sorrera hitzartzea, batzorde bakoitzak aipagai dituen liburutegi motari dagozkionak.
  • Batzorde bakoitzeko lan-taldeen jarraipena egitea.
  • Aurrez hitzartuta, lan-talde bakoitzak hartutako akordioak eta egindako lanen emaitzak Batzorde Iraunkorrean aurkeztea.
  • Batzorde Iraunkorrari lan-talde mistoak sortzeko proposatzea, liburutegi mota desberdinentzako interesgarriak diren lan-lerroak prestatzeko edo garatzeko
    .
  • Batzorde Iraunkorrari proposatzea batzorde bakoitzak aipagai dituen liburutegi motari lotutako hainbat proposamen, Batzordeko osoko bilkurak kontuan hartu ditzan.
  • Dagokien Ministerioek eta autonomia-erkidegoek liburutegi publikoekin zerikusia duten alderdietan egindako hitzarmenen eta egitasmoen jarraipena egitea

Gaiarekin lotutako dokumentuak


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa