Logo de Archivos Estatales de la Secretaría de Estado de Cultura

Artxibo Historiko Nazionaleko
Noblezia Atala

Artxibo Historiko Nazionaleko Noblezia Atalaren jarduerak

Erakusketak

  • Erakusketa: Estanpak eta Grabatuak Nobleziaren Artxiboan

Nobleziaren Artxiboan gordetako dokumentu-funtsen artean, balio ikonografiko, estetiko eta historiko handia duten grabatu artistikoen bilduma ezin hobea dago. Erakusketa 2008ko otsailetik uztailera bitartean izan zen erakusgai, zentroko Aldi Baterako Erakusketa Aretoan. Informazio gehiago emateko, erakusketa egin zenean argitaratutako liburuxka eransten dugu.

Bisitaldi gidatuak

Artxibategira bisitaldi gidatuak egiten dira:

  • Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren zikloak: ondare dokumentala eta euskarriak. Papera fabrikatzea eta kontserbatzea.
  • Bigarren Hezkuntza: ondare dokumentala, Espainiako historia eta Espainiaren jarduera atzerrian.
  • Unibertsitateko ikasleak eta goi-mailako hezkuntzako zentroak: ondare dokumentala, funtsak eta nobleen artxibategiak ikertzeko aukerak.
  • Haurrentzako tailerrak: esperimentazio fasean.

Aipatutako bisitak finkatzeko, artxibategira jo beharko duzue zuzenean idatziz, bestela, helbide elektroniko honetara: nobleza@mcu.es




Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa