Logo de Archivos Estatales de la Secretaría de Estado de Cultura

Artxibo Historiko
Nazionala

Jarduerak

"La Pieza del Mes" [Hileko pieza]

"La Pieza del Mes" [Hileko pieza] zikloaren helburua Artxibo Historiko Nazionaleko funtsak zabaltzea da, bertan jasotako dokumentu adierazgarrienetako batzuk aldian-aldian ikusgai jarrita

Hileko azken pieza

Aurreko hilabeteetako piezak

Ekitaldiak: hitzaldiak, ikastaroak eta jardunaldiak

Artxibo Historiko Nazionalak historiaren eta artxiboen munduari loturiko hainbat ekitaldi antolatu ditu:

Erakusketak

Gaur egun, barrokoari buruzko dokumentuen erreprodukzioen erakusketa bat dago Artxibo Historiko Nazionalaren sarreran. Interes berezia dute aro kultural horretako idazleek eta artistek (Lope de Vegak, Calderónek, Velázquezek, etab.).

Artxiboak beste erakunde batzuekin batera egiten du lan erakusketak antolatzeko garaian, originalak mailegatuta. Lan hori Erreferentzia Departamentuaren bidez izapidetzen da.

Bisitaldi gidatuak

Artxiboak bisitaldi gidatuak egiteko modua eskaintzen du taldeka, ondoko baldintzekin:

  • Lehen Hezkuntzako (bosgarren eta seigarren maila), Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Unibertsitateko eta ikastaro espezializatuetako ikasleak.
  • Gehienez 24 pertsonako taldeak.
  • Goizeko ordutegia.

Hitzordua hartzeko, irakasleak, koordinatzaileak edota taldeko arduradunak Artxiboko Erreferentzien idazkariarekin ipini beharko du harremanetan (Tel.: 34 91 768 85 22 eta 34 91 768 85 18), eta bertan adieraziko zaie zein egun eta ordutan eskaintzen diren eta zein izapide egin behar diren.




Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa