Logo de Archivos Estatales de la Secretaría de Estado de Cultura

Valladolideko Kantzilaritzaren
Artxibo Erreala

Valladolideko Kantzelaritzaren Artxibo Errealeko erreferentziako tresnak

Artxibategiak sare lokalean instalatutako aplikazio informatikoa du bertako funts dokumentalak kontsultatzeko, eta kontsulta-gelan dauden ikertzaile guztiek dute eskura.. Aplikazio honek, egun, 26 tauletan banatutako hirurehun eta hogei mila erregistro deskriptibo baino gehiago ditu. Gainera, Artxibategian deskripzio-lanek aurrera egin ahala gehitzen dira.

Erreferentzia-tresna gisa erabiltzen diren auzietako antzinako liburuak aipatu beharrekoak dira. Normalean, «antzinako inbentario» deitzen zaie eta Kantzelaritzako artxibo zaharrean sartzen ziren auziak zerrendatzen ziren horietan. Ia osorik kontserbatzen dira. Kontserbatutako funtsak identifikatzeko ezinbesteko tresna dira, gehienetan dokumentazioa zuzenean aurkitzen laguntzen ez duten arren.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa