Jornadas Europeas de Patrimonio 2009

Jardunaldietako ekintzak

Hauta ezazu autonomia-erkidego bat:

Industria-paisaia. Lanaren eta lurraldearen memoria

Data: iraila - urria

Espainiak Europako Kontseiluan onartu den Paisaiaren Europako Hitzarmena berretsi berri du eta martxoaren 1az geroztik dago indarrean. Arau-mailako testu honen bidez, administrazioek, nola naziokoek, eskualdeetakoek eta tokikoek, paisaia lurraldeko legerian, baita Kultur Ondareari buruzkoan, barneratzeko konpromisoa hartu dute.

Gainera, Industria Ondarearen Plan Nazionala jada finkatu da, Bienes Culturales aldizkariaren 7. zk.ko argitalpenean jasota geratu den bezala. Bertan, azken urteotan Planaren esparruan gauzatu diren jardunak biltzen dira.

Hori dela eta, eta autonomia-erkidegoek eta Kultura Ministerioak elkarlanean garatzen dituzten lan-ildoekin bat eginez, komenigarritzat jo da Ondareari buruzko 2008ko Europako Jardunaldiak "industria-paisaia" gai generikoaren inguruan izan daitezela.

Jardunaldi horien helburua ondare kontzeptuaren bilakaerari buruzko egungo ikuspuntua ematea eta biztanleak ondare horrekiko sentikor bihurtzea da. Horren baitan, batetik, orain dela gutxiko memoria historikoa aipatzen da eta, bestetik, kultura-prozesuek lurraldean duten garrantzia jasotzen du, kasu zehatz honetan, industria-jarduerek dutena.

Horretarako, hainbat jarduera programatu dira. Horien helburua proposatutako gaia nabarmentzea eta, hedabideen bidez, ondarea ahalik eta ongien ikusgai egon dadin lortzea da. Jarduera horien artean, bisitak egingo dira industria-paisaia adierazgarrietara, nola hirietan daudenetara hala arkeologikoetara nahiz beste edozein eratakora

Contenidos Adicicionales

Helbidea eta kontaktua

OEJen Koordinazio Nazionala: Linarejos Cruz
Espainiako Kultura Ondarearen Institutua

Telefonoa:
Tel.: 91 550 44 06
linarejos@mcu.es


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa